Larunbat honetan Aretxabaletako (Gipuzkoa) Otala Zelaian kontzertua emanen du Berako artistak bakarka, 19:00etan. Uztailaren 19an, berriz, Lesakako Plaza Zaharrean ariko da –eguraldi txarrarekin Kultur Etxean–, Etxeko Uztarekin, eta bere azken diskoa aurkeztuko du 19:30etik aitzinera.
Uztailaren 24an Oriorako (Gipuzkoa) bidea hartuko du, Arraun etxean, 20:00etan bakarka kontzertua egiteko. Bi egunetara, hilaren 26an, Donostian (Gipuzkoa) ariko da eta 30ean Jaurrietan (Nafarroa). Abuzturako, oraingoz, emanaldi bat hitzartuta du: abuztuaren 8an Arantzako Aterpean ariko da, 19:30etik aitzinera.