Sanferminik ez, seinalea bai

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 8a, 12:00

Lasaitasunean baina kolore zuri-gorriz jantzita dabiltza lesakarrak egunotan. Atzo, San Fermin Egunean, bestei keinu egin zieten herritarrek. Musika lagun, itxurazko santua soinean harturik, karriketan ibili ziren gazteak. Ekitaldirik eta mugimendurik ez den honetan ere, oroitzen direnik ezin uka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun