Independentzia Martxa uztailaren 14an Beratik abiatuta

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 8a

10:00etan Altzateko plazatik abiatuta Larhunera joanen dira.

Ernaik antolatuta, heldu den asteartean, uztailaren 14an, Independentzia Martxa eginen dute. «Frantziar Errepublikaren jaiegun inposatuan» Larhunera joanen dira. Urruñan (Olhetan) eta Beran (Altzateko plazan) zehaztu dituzte abiapuntuak eta 10:00etan abiatuko dira. Gailurrean ekitaldia izanen dute eta «norberak bere bazkaria eramateko» deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun