Bide bazterrak garbitzeko auzolana egin dute Berako Eltzaurdia auzoan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 6a, 12:00

Auzoko zuhaitzetan abisua jarri eta auzolana (edo beti errankatu duten bezala, pagina) egin zuten larunbatean Berako Eltzaurdia auzoan. Bide bazterrak sasi, lur eta belarrez garbitu zuten bizilagunek, urtero egiten duten bezala. Erdi broma, erdi serio, udalak eskainitako merienda espero zutela ere aipatu zuten, baina ez zen halakorik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun