Bizikleta istripuan pertsona bat hil da Irrisarrin

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 5a, 19:57
Foruzaingoa arduratu da istripuaren ikerketaz.

Errenteriako (Gipuzkoa) 51 urteko bizilagun bat hil egin da igande honetan, eguerdian, Igantziko Irrisarri Land parkean bizikletatik erori ondotik, Bike Parkeko instalazioetan. Agintariak autopsiaren zain daude, heriotzaren arrazoia naturala bada ere. Foruzaingoa ikerketaz arduratzen da, baliabide medikoak, helikoptero bat eta Erreskate Teknikoko Taldea ere mobilizatu dira.

IrriSarri Land-eko zuzendaritzatik, “dolumina adierazi nahi diegu hildakoaren familia eta lagunei. Datozen egunetan egingo den autopsiaren emaitzen zain gaude; horretan argituko dira heriotzaren arrazoiak; halaber, atestatua zabalik dago heriotzaren kausa zehazteko".  

Barne prozedurak aztertu dituzte eta aurrez zehaztutako protokolo guztiak bete direla adierazi dute Irrisarritik eta "familiari gure dolumina berresten diogu".

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun