51 urteko Errenteriako txirrindulari bat, F.S.G, hil da gaur, uztailaren 5ean, Igantziko Irisarri Land parkean izandako istripu batean. Eguerdian, 12:30 aldera, gertatu da ezbeharra. Txirrindularia, parkeko instalazioetan zebilela, erori eta hil egin da.
Istripua gertatu den tokira inguruko medikuak eta helikoptero bat bertaratu dira. Itxura guztien arabera, burezur traumatismoa eta arnas geldialdia izan ditu eta medikuek ez dute deus egiterik izan. Elizondoko komisaldegiko foruzainak ere bertaratu dira. Gertatutakoa argitze aldera, autopsia egitekoa dute.