Endara eta Auzoberri auzoekin muga izanik, Oiartzunen ere ikusmina piztu du Auzoberriko parke eolikoaren inguruan Endara Bizirik plataformak ortzegunean emandako solasaldiak. 60 bat lagun bildu ziren Oiartzungo udaletxean eta aunitzek proiektuaren kontrako sinadura eman zuten. Uztailaren 3an, ortziralean 19:00etan Beran izanen dute informazio-bilera eta uztailaren 4an, larunbatean, 18:00etan Igantzin eta 20:00etan Arantzan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.