Gazte langabetuendako auzolandegiak eginen dituzte abuztuan Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 3a, 18:00

Nafarroako hemezortzi eta hogeita lau urte arteko gazteei zuzenduta daude auzolandegiak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatuta, hemezortzi eta hogeita lau urte arteko gaztei zuzendutako auzolandegiak eginen dituzte Beran abuztuaren 1etik 15era. Muga gotortua Nafarroako Pirinioetan izenburupean, gerra garaiko gotorlekuak garbitu, berreskuratu eta dokumentatuko dituzte.

Uda honetan, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezin dute plazarik eskaini bertze Autonomia-Erkidego batzuetako auzolandegi programetan, ezta Atzerrian ere. Hala, Berakoa izanen da  Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskainiko duen auzolandegi bakarra.

Bortzirietan 1930, 1940 eta 1950 hamarkadetan eraiki ziren gerrako gotorlekuetako bat garbitu, berreskuratu eta dokumentatuko dute. Mendian zulatutako galeria batek osatzen zuen gotorlekua, eta, alderik alde zeharkatuz, aginte-postu gotortu bat izatea ahalbidetzen zuen, 360 graduko panoramika batekin. Okalarrek bentatik sarbidea eta hurbileko Kataliñeneako preso-zelaiko barrakoien hondakinak ere egokituko dituzte. Lana osatzeko, gotorleku horien guztien eraikuntzari, garaiko dokumentazioari, arkeologia-erregistroaren oinarrizko nozioei eta bisitei buruzko azalpenak jasoko dituzte. Lanaz gain, gozatzeko tartea ere izanen dute, ingurua ezagutuz, aisialdiko hainbat ekintza izanen dituzte asteburuetan. Lekarozko gazte aterpetxean hartuko dute ostatu eta interesa dutenek 110 euro ordaindu beharko dituzte. Izen-emateko epea dagoeneko irekita dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun