‘Oinarrizko gaitasun digitalak’ ikastaroa eskainiko dute Etxalarren uztailaren 6tik 10era

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 2a, 13:00
Etxalarko kultur etxean eskainiko dute ikastaroa.

Astelehenetik ortziralera, 14:30etik 19:30era Kultur Etxean

Nafar Lansarek ‘Oinarriziko gaitasun digitalak, pertsonalak eta enplegura bideratuak’ ikastaroa antolatu du Etxalarko Kultur Etxean, uztailaren 6tik 10era, 14:30etik 19:30era. Ikastaro honekin, Internet bidez kudeaketak berme guztiekin egiteko gaitasunak hartuko dituzte. Izen-ematea Doneztebeko Enplegu Bulegoan egin behar da, 948 45 03 09 telefonoan edo esantest@navarra.es helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun