DNA dantza garaikidea Berara ailegatuko da azaroaren 21ean

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 1a, 19:00
DNA 2020 egitarauaren aurkezpenean izan dira Led Silhouette taldeko Martxel Rodriguez lesakarra eta Jon Lopez ere.

Bederatzi konpainiak hartuko dute parte hamar udalerritan eginen den DNA 2020 – Nafarroako Dantza Garaikidea programan

Dantza garaikideko bederatzi konpainiak, lau egoitzek, bederatzi erakustaldik, bortz bitartekaritza-jarduketek eta bertze jarduera osagarri batzuek osatzen dute Nafarroako hamar udalerritan eginen den DNA 2020 Nafarroako Dantza Garaikidea programa. Programa Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatzen dute Antsoain, Agoitz, Bera, Etxarri Aranatz, Lizarra, Los Arcos, Arangurengo harana, Ribaforada, Tafalla eta Atarrabiako udalekin lankidetzan. Guztiak Nafarroako Antzoki Sareko kideak dira eta Nafarroako Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak ere hartzen dute parte programan.

Eskualdeari dagokionez, Beran emanaldi bat eskainiko dute programa honen barnean. Hain zuzen, Kon Moción taldeak El equilibrio entre sujetar y soltar (Kontzearen eta uztearen arteko oreka) ikuskizuna eskainiko du azaroaren 21ean, 19:00etan Berako Kultur Etxean. Sarrera 6 euro ordaindu beharko da.

Martxel Rodriguez lesakarraren Led Silhouette konpainiak, joan den udan Lesakan egindako egonaldian ondu zuen Cóncavo-Convexo eskainiko du Agoitzen eta Etxarri Aranatzen, irailaren 6 eta 27an.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun