Zinema aire zabalean izanen dute ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 1a, 07:00

‘Loreak’ filma eskainiko dute ortziralean 22:00etan Herriko Etxeko plazan

Herriko besten ordez, uztailean, abuztuan eta irailean kultur programazio zabala prestatuko zuela jakinarazi zuen Berako Udalak. Uztailaren 3an, ortziralean 22:00etan zinema aire zabalean eskainiko dute Berako Herriko Etxeko Plazan. ‘Loreak’ filma eskainiko dute euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Eguraldi txarra eginen balu Herriko Etxeko arkupetan eskainiko lukete emanaldia.

Sarrera doan izanen da eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira. Filma ikustera sartzean gel hidroalkoholikoa erabili beharko da. Aulkiak bata bertzearengandik metro eta erdiko distantziara kokatuak izanen dira; baita lehenago desinfektatuak ere. Maskara paratzea gomendatu dute.

Elkarrekin bizi diren unitate familiarren kasuan bata bertzearen ondoan eseri ahalko dira (lehen aipatutako distantzia bete gabe) eta edukiera mugatua izanen da.

 

SINOPSIA

Aneren bizitza aldatu eginen da, etxean, astero-astero, lore-sorta bat jasotzen hastean. Beti ordu berean. Eta beti izenik gabe. Lourdesen eta Tereren bizitza ere lore misteriotsu batzuen eraginpean egonen da. Ezezagun batek, astero, lore-sorta bat uzten du haien bizitzan garrantzitsua izan zen norbaiten omenez. Hiru emakumeren inguruko istorioa da; lore-sorta soil batzuen presentziak alteratutako hiru bizitzaren ingurukoa. Loreek ahaztutzat jotzen zituzten sentimenduak ateraraziko dizkiete… baina azken finean, loreak besterik ez dira.

Ordua: 22:00
Iraupena: 99 min
Adina: Ez gomendatua 7 urtetik beheitikoentzat
Doako sarrera

Zuzendaritza: Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Generoa: Drama
Aktoreak: Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!