Larunbat honetan hasita uztaileko eta abuztuko asteburuetan kontzertuak antolatu ditu Arantzako Aterpeak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 30a, 15:00
Petti abuztuaren 8an ariko da Arantzako Aterpean.

Uda garai akustikoa lelopean hainbat motatako musikaz gozatzeko aukera izanen da uda honetan Arantzako Aterpean. Edukiera mugatuarekin antolatuko dituzte emanaldiak, gehienezk 50 lagun, eta zenbaitetan kontzertuez gain, afariak ere izanen dira. Lehenbiziko saioa larunbat honetan izanen da, eta abuztuaren 29ra arte asteburuero egitarau oparoa prestatu dute.

Eguraldi onarekin terrazan eta txarrarekin barreneko egongela handian eginen dituzte kontzertuak. Baina ez hori bakarrik, uztailaren 18an, abuztaren 1ean eta abuztuaren 29an afariak ere eskainiko baitituzte, aitzinetik izena emanda. Erreserbak web orrian egin beharko dira eta afarirako txartelak web orrian edo Aterpean erosten ahalko dira.

  • Uztailak 4, larunbata: Jagoba Salvador & Olatz Salvadorren emanaldia, 19:30ean.
  • Uztailak 11, larunbata: Keu Agirretxea eta Pablo Novoaren kontzertua, 19:30ean.
  • Uztailak 18, larunbata: Zea Mays taldeko Aiora eta Pitiren emanaldia, 19:30ean. Kontzertuaz gain, afaria ere izanen da.
  • Uztailak 25, larunbata: Joseba Irazokiren doinuak, 19:30ean.
  • Uztailak 31, ortziralea: Nøgen taldea akustikoan ariko da, 19:30ean.
  • Abuztuak 1, larunbata: Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin afaria eta kontzertua, 21:00etan hasita.
  • Abuztuak 8, larunbata: Pettiren kontzertua, 19:30ean.
  • Abuztuak 14, ortziralea: Xabi Solano eta Zigor DZen emanaldia, 19:30ean.
  • Abuztuak 22, larunbata: Arimasoul eta Makala DJa, 19:30ean eta 22:30ean.
  • Abuztuak 29, larunbata: Trikidantz taldearekin afaria eta kontzertua, 21:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun