Arantzan erre zen baserriaren jabeak ETB1eko 'Ur Handitan' saioan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 30a, 09:00

Joan den urtarrilaren 3an erre zen Arantzako Eguzkialdea auzoko Simonenborda baserria. Baserrian bizi ziren bi adinekoak bertan zirela hasi zen sua eta baserria kiskalia gelditu bazen ere, zorionez ez zen zauriturik izan. Gaur gauean Berpiztu gaiaren inguruan ariko da Xabier Madariagaren lantaldea Ur Handitan saioan eta hor agertuko dira Simonenbordako Xalbador Madariaga eta Sekundina Bergara.

ETB1en ikusgai izanen da, 22:30ean hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun