Kultur pilulak-Berako Udala

Satelitik taldearen kontzertuak borobilduko du Kultur Pilulak egitasmoa

Ttipi-Ttapa 2020ko ekainaren 26a

Maiatzean abiatutako Kultur Pilulak egitasmoa aste honetan akituko da, Satelitik taldearen kontzertuarekin. Ez galdu azken pilula! Kultur Pilulak kanalean eta erran.eus web orrialdean izanen duzue ikusgai, gaur 18:00etan.

Zazpi astez hainbat arlotako artisten lana ezagutzeko modua izan da: lehendabizikoan Petti izan zen protagonista, bigarrenean, berriz, Julen Zelaieta, Ekhiñe Zapiain eta Patxi Castillok bertso saioa eman zuten;  hirugarrenean Joseba Irazokiren musikaz gozatu zuten; eta laugarrenean Joseba B. Lenoiren emanaldia izan zen; borzgarrenean marrazkigintzan eta antzerkigintzan dabilen Maddi Irazokiren lanak ikusi ahal izan zituzten; seigarrenean Itziar Elias eta zazpigarrenean Oaia Peruarena margolaria izan ziren artistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun