Dagoeneko, aste batzuk pasa dira, gure elkarteak tonbola solidarioko zozketa egin zuela. Pasa den urte bukaeran buru belarri hasi ginen proiektu honekin eta Bortzirietako komertzio eta zerbitzuekin kontaktuan jarri ondoren, emaitza bikaina jaso genuela erran beharra dugu. Guztira, 101 sari banatu genituen Bortzirietako zerbitzu eta komertzioen laguntzarekin. Zozketa Maiatzaren 29an, Xorroxin irratian zuzenean egin genuen eta nahiz eta alarma egoerak erdiz-erdi harrapatu gintuen, izandako emaitzarekin kontent gaude.
Aipatu nahi dugu, Bortzirietako Guztiok taldea elkartea, irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela eta Bortzirietan, behar bereziak (edota momento konkretu batean behar berezi bat izan), edota desgaitasunak dituzten umeentzako lan egiten dugula. Zonaldean ase gabe dauden osasun arloko gaiak, bertaratzen saiatzen gara, hiriburuetara maiz joan behar ez izateko.
Bortzirietan, beraientzako terapiak eta ikastaroak antolatzen saiatzen gara (hidroterapia, fisioterapia, psikologia zerbitzua, txakurrekin terapia edota anai-arrebentzako talde terapiak).
Aipatu nahi dugu, terapia berezi hauek, edozein ikastaro baino nahiko garestiagoak direla eta dirulaguntzei esker antolatu ahal izaten ditugula. Hori dela eta, jasotzen ditugun diru laguntzez gain, egiten ditugun tonbola solidarioak, kontzertuak… behar-beharrezkoak ditugu, terapia hauek bizirik jarraitu dezaten eta Bortzirietako neska-mutikoak horren beharrezkoak dituzten terapiarik gabe gelditu ez daitezen.
Guzti honekin, eskerrak eman nahi dizkiegu, tonbola solidario hau aurrera eramaten lagundu diguten Bortzirietako komertzio, zerbitzu edota persona anonimoei, zozketa erraldoia izan delako. Eta baita ere, boletoak erosi eta baita saldu dituzuen guztiei. Zuen laguntzari esker, gure neska-mutikoak, terapiak izaten jarraituko dute. Mila esker!!
Sinadura: Nagore Arretxea Oiartzabal
Bortzirietako Guztiok elkartearen izenean