«Plazak berreskuratu eta aldarriz betetzeko» helburuarekin egin zuen mobilizaziorako deialdia Gure Eskuk, Hamaika Gara egitasmoaren baitan eta bertze hainbat eragilerekin elkarlanean. Gure Esku burujabetza eta erabakitzeko eskubidea sustatuko dituen elkarlanerako espazio bat lantzen aritu da azken urtean gizarteko hainbat eragilerekin, eta harreman horiei esker, Hamaika Gara ekimena abiatu zuen martxoaren 11n. Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bat ardatz hartuta, epe luzeko ibilbide bati ekin zioten baina egitasmoa aurkeztu eta egun guttira, osasun krisiak ekimena baldintzatu zuen: sinadura bilketa aldi batez sustatzeari utzi, eta aurreikusitako kale mobilizazioak udazkenera gibelatzea erabaki zuten sustatzaileek. Hala ere, proiektuak martxan segitzen du eta Hamaikagara.eus atarian sinatu daiteke.