2009an hasita Lesakako Euskara Batzordeak jaialdi ederra antolatu du urtero San Joan bezperan, sua eta euskara uztartuz. Aurten ez da horrelakorik izanen, San Joan bezperako sua eta horren inguruan antolatzen diren ekitaldiak bertan behera uztea erabaki baitu Euskara Batzordeak. Halere, euskararen sua piztuta mantenduko dutela jakinarazi dute bideo batean, «heldu den urtean berriz ere denon artean su handi bat pizteko plazan». 2009tik antolatutako ekitaldiei begiratua egin die Lesakako Euskara Batzordeak eta argazki, lelo eta kartelekin aurkezpentxo bat prestatu du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!