Ondoko igandeetan ere meza San Joan Xarren izanen da ordu berean (12:00etan).
Aurtengoan, San Joan Egunari dagozkion ekitaldiak ere berezi samarrak izanen dira Igantzin. Bezperako afari autogestionatua eta frontoiko su salto eta antzerkiak ez dira eginen. San Joan Egunean, berriz, urtero bezala meza izanen dute San Joan Xarren 12:00etan. Maskararekin joatea eta elkarrekiko distantzia mantentzea derrigorrezkoa izanen da. Herriko gazteek urtero jartzen duten ostatua aurtengoan ez da izanen eta dantzariek ere ez dute dantza saiorik eskainiko.
Ondoko igandeetan ere meza San Joan Xarren izanen da ordu berean (12:00etan).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.