Hiru hilabeteko derrigortutako geldialdiaren ondotik, ekainaren 22an irekiko dituzte Lesakako udal kiroldegiko instalazioak, tartean udako igerilekuak ere. Sartzeko hitzordua eskatu behar da eta %30eko aforoarekin ariko dira hasiera batean, agindutako segurtasun-neurri guztiak betez, 10:00etatik 21:00etara.