Sustapen-txartelek Bortzirietako komertzio eta zerbitzuetan sortzen dituzten onurak ezagutu nahi ditu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 18a, 20:00

Erabiltzaileek eskura izan ditzaketen txartelek Bortzirietako zerbitzuetan zein onura sortzen dituzten jakin nahi du Mankomunitateak. Argazkian, Ttipi-Txartela.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ‘Bertan bizi, bertan erosi’ sustatu nahian, datu bilketa bat abiatu du. Nafarroako Gobernuak eta eskualdeko elkarteek eskaintzen dituzten akreditazio eta txartel ezberdinek Bortzirietako komertzio eta zerbitzuetan sortzen dituzten onura eta deskontuak ezagutu nahi dituzte. Bertzeak bertze; familia ugari txartela, gurasobakar akreditazioa, ezintasun txartela, gazte txartela, denok bat, ttipi-txartela, bertzelakoak...

Zerbitzu hauekin harremanetan jartzen ari dira datu bilketa hau gauzatu ahal izateko. Indarrean dituzten onura edo deskontuen inguruko informazioa mankomunitateko email orokorrera jakinaraztea eskatzen diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun