Kultur pilulak-Berako Udala

Oaia Peruarena margolariak koloreztatuko du gaurko arratsaldea

Oaia Peruarena margolari beratarrak gidatuko ditu gaurko, ekainaren 19ko, Kultur Pilulak. Arratsaldea koloreztatzeko aukera izanen dute artezaleek, pantailaren bertze aldeko pintzelkadez gozatu bidenabar. 18:00etan hementxe izanen duzue gaurko saioa ikusgai.

Seigarren saioa da gaurkoa: lehendabizikoan Petti izan zen protagonista, bigarrenean, berriz, Julen Zelaieta, Ekhiñe Zapiain eta Patxi Castillok bertso saioa eman zuten;  hirugarrenean Joseba Irazokiren musikaz gozatu zuten; eta laugarrenean Joseba B. Lenoiren emanaldia izan zen; eta borzgarrenean marrazkigintzan eta antzerkigintzan dabilen Maddi Irazokiren lanak ikusi ahal izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun