Larunbat honetan ere auzolanerako bilduko dira Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 17a, 19:00

Arantzako Udalak larunbat honetarako ere auzolana deitu du. Herrian zein baserri auzoetan ariko dira auzolanean. Herriko kasuan, aitzineko aldietan bezala, plaza inguruan margotze-lanak egiteko izanen da eta desbrozatze-lanak egiteko aukera ere izanen da. Interesatuek ortziralea baino lehen izena eman beharko dute herriko etxera deituz.

Banakako auzolan saioez gain, azken asteburuetan taldean ere auzolanean aritu dira aranztarrak, herrigunean zein baserri auzoetan. Bordalarrea auzoan, erraterako, bidea garbitzeko bazterreko adarrak mozten aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun