Hautaproben bitartez aukeratuko dituzte bi peoiak. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen E mailari dagozkion oinarrizko lansariak izanen ditu, gehi %15 (mailako osagarria), Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren arabera (1.204,81 euro gordin hilean).
Aldi baterako lanpostuak direnez, euskararen ahozko gaitasunean, B2 mailako euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute interesatuek, baita euskaraz idatzitako testuak ulertzeko gai direla ere. Horrekin batera, Nafar Lansareko enplegu bulego batean izena emanak izan beharko dute eta 16 urteak beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea ere ezinberzteko baldintzak izanen dira. Eskolatasun ziurtagiria, Lehen ikasketen ziurtagiria, Eskola-graduatua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edukitzea ere nahitaezkoa izanen da.
Epaimahaia Aitor Elexpuru Egaña Berako alkateak (ordezkoa Arantxa Zubieta Otxoteko zinegotzia), Mikel Belarra Telletxea Berako Udaleko idazkariak (ordezkoa Mª Dolores Oiartzabal Zubieta udaleko kontu-hartzailea), Gonzaga Jesus Aristondo Cartagena udaleko arkitekto teknikoak (ordezkoa Cristina Arregi Gonzalo Nasuvinsako arkitekto aholkularia), Xabier Zelaieta Zelaieta udaleko zerbitzu anitzetako kargudunak (ordezkoa J. Jabier Taberna Agesta udaleko zerbitzu anitzetako langileak) eta J. Martin Leiza Larralde udaleko albinteak (ordezkoa Gemma Mitxelena Agesta udaleko administraria) osatuko dute.
Probak
Euskara proba B2 edo baliokidea aurkeztu ez duten hautagaiei eginen zaie. Horren ondotik, proba teorikoa eta praktikoa egin beharko dituzte. Lehenbizikoan, egin beharreko lanari buruzko galdera sorta bat erantzun beharko dute idatziz (50 puntu gehienez) eta praktikoan, lanari buruzko ezagutza praktikoa neurtuko dute (gehienez 25 puntu).