Abiadura-kontrol gehiago Endarlatsa eta Bera arteko errepidean

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 15a, 15:09

N-121-A errepidearen bide-segurtasuna hobetzeko iragarriak zituzten neurrien artean daude abiadura-kontrolak areagotzea radar mugikorrak eta finkoak jarriz. Joan den larunbat arratsaldean Foruzaingoak 128 km/orduko abiaduran zebilen auto-gidari bati 300 euroko isuna jarri zioten eta 2 puntu kendu gida-baimenetik. Kontuan hartu errepide horretako abiadura-muga 90 km/orduko dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun