Baztan-Bidasoaldeko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketako sariak eman dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 12a, 20:00
Baztan-Bidasoaldeko 33. Bertsopaper lehiaketako saridunak, Beralandetako atarian.

Guztira 57 lan aurkeztu dituzte eta Eneko Fernandez lesakarra nagusitu da maila nagusian

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXXIII. Bertsopaper lehiaketako sariak jakinarazi dituzte. Guztira 57 lan entregatu dira. Aurtengoa lehiaketa berezia izan da, lanak bakar-bakarrik email bidez aurkezteko aukera izan baita eta sari-banaketako jaialdi berezirik ez baita egin. Gaur arratsaldean eman dituzte sariak Beralandetan, baina ekitaldirik gabe.

Sariei dagokienez, 10 urte arteko A mailan, lehen saria (50 euro eta trofeoa (Berako Laia Erkizia Font-ek eskuratu du, ‘Beldur ikusezina’ lanarengatik eta bigarren saria (30 euro eta trofeoa) Berako Elaia Boan Manzisidorrek, ‘Lekak patatekin’ lanarengatik.

11-14 urteko B mailan, lehen saria (100 euro eta trofeoa) Berako Loitzate Goñi Elortzak lortu du ‘Zumeta’ bertso-sortarekin eta bigarren saria (70 euro eta trofeoa) Arantzako Ekai Madariaga Apaolazak, ‘Donald Trump’ lanarekin. Kategoria honetan aipamen berezia jaso du Arantzako Kattin Madariaga Apaolazak, ‘Bullinga’ lanarekin.

15 eta 18 urte artekoen C mailan, Lesakako Lide Fontan Igoak eskuratu du lehen saria (150 euro eta trofea) , ‘Bi gorputz bat eginda’ bertso-sortarekin eta bigarren saria (120 euro eta trofeoaI Lesakako Iratxe Muxika Karrionek, ‘Arranoko Erregina’ lanarekin.

18 urtetik goitiko maila nagusian, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu du 200 euroko lehen saria, ‘Inkisidore berriak’ bertso-sortarekin eta 150 euroko bigarren saria Lesakako Aitor Arotzena Albizurentzat izan da, ‘Koronabirusaren aurkako txertoa teletiendan’ lanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun