Lesakako Udal Musika Eskolan izena emateko epea ekainaren 9tik 19ra da ikasle berrientzat

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 10a, 12:20

Ikasle berriek ekainaren 9tik 19ra egin dezakete eta gazte eta helduen musika taldeak ere eskainiko dute 2020/2021 ikasturtean

Lesakako Udal Musika Eskolak 2020/2021 ikasturterako matrikulazioaren berri eman du. Hurrengo ikasturteari begira, ikasle berriek ekainaren 9tik 19ra Lesakako Udal Musika Eskolan izena emateko aukera izanen dute. Datorren ikasturterako eskaintza berri bat ere bada aukeran: Gazte eta Helduen Musika Taldeak, 13 urtetik goitiko ikasleei zuzenduta. Irailaren 1etik 11ra izena emateko bertze epe bat irekiko da.

Eskusoinua, klarinetea, flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, tronpeta, tronboia, txistua, trikitixa, saxofoia, perkusioa, abesbatza, banda, musika eta mugimendua, musika hizkuntza eta ganbara musika eskaintzen ditu Lesakako Musika Eskolak. 13 urtetik aitzinerakoei begira, helduentzako tailerra ere bada, solfeorik gabe musika tresna ikasteko aukera. Eskaintza berezien artean, arestian aipatutako Gazte eta Helduen Musika Taldeez gain, harmonia, tresna herrikoiak eta teklatua ere ikas daitezke. Bertze instrumentuekin batera talde ezberdinetan jotzea esperientzia aberasgarria dela uste du Lesakako Musika Eskolak. Norberaren bakarkako lanaz gain, bertze lagunekin talde lanean ikasteko eta disfrutatzeko aukera bat da eta «probatzera animatu nahi dugu jendea».

Izen-ematea Herriko Etxeko bulegoan egin daiteke, 08:00etatik 15:00etara edo Internet bidez, www.lesaka.eus webgunean. Informazio gehiago ere, webgune honetan topa daiteke, baita Herriko Etxeko 948 637 005 telefonoan eta kultur bulegoko 948 638 007 telefonoan.

Adibide gisa, ikasturte honen bukaeran eskolako zenbait ikaslerekin landutako Suediako herri musikako doinu hau argitaratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun