Hirugarren larunbatez segidan herrigunean auzolana eginen dute asteburu honetan Arantzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ekainaren 9a

Aitzineko bi larunbatetan bezala, honetan ere herrigunean auzolanerako deia egin du Arantzako Udalak. Margotze- eta garbiketa-lanekin batera, desbrozatze-lan batzuk izanen direla adierazi dute udaletik. Interesa dutenek ortziralerako izena eman beharko dute herriko etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun