Ekainean ere janari bilketarekin segituko dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 20:00

Herriko janari-dendetan bilduko dituzte elikagaiak.

Covid-19ak eragindako krisia dela eta, ekainean janari bilketarekin segituko du Berako Udalak, Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean. Herriko familia behartsuenei banatzeko elikagaiak janari-dendetan bilduko dituzte. Udalak, bilketak martxan segituko duela jakinaraztearekin batera, laguntza oro eskertu nahi izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun