Kultur pilulak-Berako Udala

Maddi Irazoki ortziralelako Kultur Pilulak hitzorduan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 4a, 11:00

Marrazkigintzan eta antzerkigintzan diharduen Maddi Irazoki beratarraren eskutik dastatuko dugu aste honetarako Berako Udalak antolatu duen Kultur Pilula. Borzgarren saioa izanen da eta, ohi bezala, ortziralean, 18:00etan, dute hitzordua.

Lehendabizikoan Petti izan zen protagonista, bigarrenean, berriz, Julen Zelaieta, Ekhiñe Zapiain eta Patxi Castillok bertso saioa eman zuten;  hirugarrenean Joseba Irazokiren musikaz gozatu zuten; eta laugarrenean Joseba B. Lenoiren emanaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun