Beran 47 urteko emakume bat zauritu da bere autoak harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2020ko ekainaren 2a

Suspelttiki auzoan 47 urteko emakume bat zauritu da gaur. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ibilgailua esku-balaztarik gabe gelditu da eta jabea, autoa gelditu nahian zebilenean, azpian harrapatuta gelditu da. Zauritutako emakumea helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera, Iruñera. Berako Suhiltzaileak eta Foruzaingoko patruila batek artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun