Su-egur loteak esleituko ditu Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 20:00
Ekainaren 30a arte egin daiteke egur-loterako eskaera Beran.

Ekainaren 30a baino lehen eskatu behar dira eta 200 euro inguru ordaindu beharko da 5 Tonako loteen truke

Azkeneko urteetan egin den bezala, Berako Udalak su egurretarako loteak esleitu behar ditu. Egurra mendian atera eta etxeraino eramanen du Udalak kontratatutako enpresak. Interesatuek Herriko Etxera deitu eta lotea eskatu behar dute ekainaren 30a baino lehen, izen-abizenak, telefono zenbakia eta lotea non entregatu behar den adieraziz. Loteak bortz Tonakoak izanen dira eta 200 euro inguru ordaindu beharko dira. Egurra datorren udan entregatuko da.

Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, lehentasuna izanen dute joan den urtean eskatu ez zutenek. Gainerakoak zozketa bidez esleituko dira. Lote bakar bat esleituko da Berako bizitza eta unitate familiar bakoitzeko. Eskatzaileak etxebizitza hartan erroldatua egon beharko du eta Beran entregatuko da lotea. Loteen behin betiko esleipena egin ondotik, adjudikatariei deituko zaie Herriko Etxetik, dagokion ordainketa egin dezaten lotea banatu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun