114.513 euro jasoko ditu Igantziko Udalak 2015eko suteagatik

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 12:29
2015eko abenduaren 19an izugarrizko sutea izan zen Frain aldean.

Iberdrolak ordaindu beharko dio kalte-ordainengatik eta epaiketen kostuengatik

Igantziar guztiek ederki gogoratzen dugun gisan, 2015eko abenduaren 19an izugarrizko sutea izan zen herrian, Frain aldean. Hori horrela izanik, eta izandako kalteak ikusita, 2016ko abenduaren 7an, Igantziko Udalak hartutako akordioan, Iberdrola Distribución Eléctrica enpresa demandatu eta epaiketara eraman zuen sutearen erantzulea zelakoan.  Epaiketa 2018ko ilbeltzean (urtarrilean) izan zen eta sententzia, 2018ko otsailaren 6an atera zen, Udalari arrazoia emanez.

Bigarrenean ere alde

Ondotik, Iberdrola enpresak aurkezpen errekurtsoa tartekatu zuen eta Igantziko Udala, apelazio-errekurtsoaren aurka joan ondoren, 2020ko martxoaren 3ko sententzian, ezetsi egin zen Iberdrolak tartekatutako apelazio-errekurtsoa, beraz bigarren sententzia ere Igantziko Udalaren aldekoa izan da.

Hori horrela izanik, Iberdrola Distribucón Eléctrica enpresak 114.513,86 euro ordaindu beharko dizkio Igantziko Udalari: 103.497,73 euro kalte-ordainengatik  eta 11.016,13€ epaiketen kostuengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun