Larunbat honetan ere auzolanerako deia egin du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 2a, 10:00
Joan den astean herritarrak auzolanean margotzen.

Joan den larunbatean bezala, honetan ere herrigunean auzolana egin nahi du Arantzako Udalak. Herrian egin beharreko lanez gain, Emakumearen Memoriaren Baratzean ariko dira. Interesa dutenek ortzirale eguerdia baino lehen deitu beharko dute herriko etxera.

Arantzako Udalak adierazi bezala, auzolana baimendua da, gehienez hamar laguneko taldeetan eta behar den segurtasun tartea mantenduz egiten bada, edota ezin denean, bertze babes neurriak hartuta egiten bada, beti ere, lan ttikiak egiteko. Joan den astean hainbat margotze-lan egin zituzten auzolanean aritu ziren herritarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun