Alarma egoeraren ondotik eta arintze garaiaren lehen fasean liburutegiak ireki ahal dira. Berako Herri Liburutegiak ekainaren 1ean, astelehenean irekiko ditu berriz ateak, Nafarroako gainerako liburutegi publikoekin batera. 14:00etatik 20:00etara irekiko du astegunez. Ekainaren 15etik irailaren 1era arte, berriz, udako ordutegira pasatuko da: 08:30etik 14:30era.
Dokumentuan mailegua eta itzulketa
Momentuz, bakarrik zerbitzu hauek eskainiko dituzte: dokumentuen (liburu, DVD, diska, CD-ROM…) mailegua eta dokumentuen itzulketa.
Hortaz, fase honetan ez da bertzelako zerbitzurik eskainiko: ezin izanen dira ordenagailuak erabili, ezin izanen da han ikasi, ez da kultur ekitaldirik izanen, aldizkariak eta egunkariak ezin izanen dira irakurri, ezin izan izanen dira kontsultak han bertan egin, haurren gunea ez da eskuragarri egonen eta komunak ezin izanen dira erabili. Liburutegiko zerbitzuak zabaldu ahala, jakinaraziko dituzte.