Bera Hurbil aplikazioa sortu dute herriko informazio guztia eskuragarri jartzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 1a, 09:30
Bertzeak bertze, kulturari, ostatuei, jatetxeei, saltokiei, ibilbideei, kontaktuei, garraioari eta farmaziei buruzko informazioa bildu dute.

Herritarrei Berako Udalarekin eta herriko eragileekin komunikatzeko bide izan dezaten, Bera Hurbil aplikazioa sortu dute. Mugikorrean instalatuz, herriko informazio guztia eskuragarri izatea lortu nahi dute.

Herriko albiste interesgarrienak eskuragarri jartzearekin batera, udalarekin zein herriko eragileekin komunikazio zuzena izateko aukera eskainiko du aplikazioak, mezulari sistemaren bidez. Era berean, sare sozialetako edukiak aplikaziotik bertatik bistaratzeko aukera izanen dute eta, gainera, Udalak zein herriko eragileek antolatutako ekintzen berri bilduko da agenda atalean.

Horretaz guztiaz gain, instalazioen erreserbak egiteko, intzidentzien berri emateko, inkestetan parte hartzeko... aukera eskaintzen du aplikazioak. Azkenik, Berako herria bisitatzera datorren orok herriaren inguruko informazio baliagarria aurkituko du aplikazio honetan; hala nola, kultura, ostatuak, jatetxeak, saltokiak, ibilbideak, kontaktuak, garraioa eta farmaziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun