Udan Turismo Bulegoan aritzeko lan eskaintza egin du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 28a, 09:30
Uztailaren 1etik irailaren 30era Lesakako Turismo Bulegoan aritzeko lan eskaintza egin du Udalak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 3a izanen da

Uda honetan Lesakako Turismo Bulegoan lan egiteko eskaintza egin du Lesakako Udalak. Zehazki, uztailaren 1etik irailaren 30era Turismo Bulegoan publikoari arreta eta informazioa emateko pertsona bat behar dute eta eskaerak aurkezteko azken eguna ekainaren 3a izanen da.

Lan eskaintza honetara aurkeztu ahal izateko Nafar Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egotea derrigorrezkoa izanen da. Baldintzen eta hautapen prozesuaren inguruko informazioa Lesakako udalaren webgunean dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun