Larunbat honetan herrigunean auzolana egiteko deia egin du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 27a, 14:00

Udaletik adierazi dutenez, «batez ere margotze-lanak» izanen dira eta interesa dutenek ortziralea baino lehen udaletxean eman beharko dute izena.

Nafarroako Gobernuarekin kontsultatu ondotik, auzolanerako deia egin du Arantzako Udalak larunbat honetarako. Herrian hainbat margotze-lan egiteko izanen da eta nahi dutenek herriko etxean apuntatu beharko dute, udalak behar diren tramiteak egin ahal izateko.

Udaletik jakinarazi dutenez, gehienez hamar laguneko taldeetan eta behar den segurtasun tartea mantenduz edota ezin denean, bertze babes neurriak hartuta, auzolana baimendua dago, beti ere, lan ttikiak egiteko baldin bada. Baserri auzoetan ere auzolanean hasiak dira auzotarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun