Garbigune zaharra itxita eta berria hasteko prest dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 26a, 07:53

Erabili nahi duenak, bota beharrekoa adieraziz, udaletxean orri bat bete beharko du

Orain arte Simonbaitaren ondoan egon den garbigunea ezin izanen da gehiago erabili Igantzin. Zerrakura jarri diote eta  itxita dago. Udalak leku berri bat prestatu du, Sagartxokon hain zuzen ere.

Leku itxia da, burdinezko hesi batekin eta giltzatutako burnezko ate batekin; bertan edukiontziak daude. Herritarren batek  garbigunea erabili nahi izanez gero, Udaletxera joan beharko du eta orri bat bete bota behar duena zer den adierazteko. Garbiguneko giltza emanen zaio eta zaborra bota ondotik giltza berriz udaletxera itzuli beharko du. Gauden egoera berezi honek, ez du garbiguneak erabiltzen uzten beraz oraingoz esperatu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun