Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan izen-ematea zabalik bihar arte

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 4a, 15:00

Ortziralea, ekainaren 5a, da izena emateko hondarreko eguna

Ikasleei, 6 eta 7 urtetik goiti, musika-tresna bat aukeratzera animatzen die Musika Eskolak. Bideo honetan ikusi eta entzunen dituzue aukeran dauden instrumentuak eta tresna horietako bakoitzak duen soinua nolakoa den.

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak 2020-2021 ikasturterako aurrematrikula online egiteko epea ireki du maiatzaren 25etik ekainaren 5era (biak barne).

Musika Eskolako web orrian azalduko dira bete behar diren dokumentuak:

  • Aurrematrikula
  • Datu pertsonalen tratamendurako baimena
  • Nortasun Agiriaren fotokopia bidali behar da onartzeko (ez badauka baimena idatzita bidalia)
  • Nora bidali:  musikaeskola@bera.eus
  • Instrumentua aukeratu behar dutenek bideoa ikus dezakete (ikasleei, 6 eta 7 urtetik goiti instrumentu bat aukeratzera animatzen die Musika Eskolak).

Zalantzarik izanez gero bulegora deituz argitzeko prest izanen dituzu. Deiak 948 63 12 05 zenbakian, 11:30etik 14:00etara, erantzunen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun