COVID-19: Elkarrizketak

«Gaur egun Bortzirietan ez dago koronabirusa duen herritarrik»

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 23a, 11:00

Ruth GONZALEZ SANTO TOMAS, Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendaria

Nafarroako Gobernuak oinarrizko osasun eremuka emandako datuen arabera, orain arte 22 positibo erregistratu dira Bortzirietan, baina Ruth Gonzalez Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariak TTIPI-TTAPAri baieztatu dionez,  «gaur egun probetan positibo eman duten guztiak sendatu dira». 

22 positibo horietik hamahiru baieztatu dituzte test azkarren bidez. Aste honetan, erraterako, bortz kasu baieztatu dituzte: bina Beran eta Lesakan eta bakarra Igantzin. Eta egin dituzten PCR probetan guztiek negatibo eman dute. Baina aipatu bezala, «guztiak sendatuak dira». 

Bertzalde, Gonzalezek gaineratu duenez, «sintomak dituzten guztientzat lehenbiziko 24 orduetan PCR proba eskatzen dugu Iruñean». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun