Genero indarkeriari aurre egiteko baliabideak plazaratu dituzte Lesakako Emakume Taldeak eta Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 19:00

Emakumeen aurkako indarkeriak bakartzen jarraitzen duela eta denok egin dezakegula zerbait gogorarazi dute

Genero indarkeriari aurre egiteko baliabideak ezagutzera emateko informazio-orria argitaratu dute Lesakako Emakume Taldeak eta Udalak. Genero indarkeriaren biktimek 948 63 50 36 (Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea), 948 63 80 00 (Lesakako Osasun Etxea, Gizarte langilea erreferentzia), 016 (informazioa) edo 112 (Larrialdiak) telefonoetara dei dezakete.

Etxean tratu txarrak edo eraso sexistak pairatzen dutenek botikan ‘Mascarilla 19’ eskatu eta bertan badakite 112ra deitu behar dutela. Inguruko edozeinen seinaleen edo susmoen aurrean ere ustezko biktimari galdetu eta laguntza eskaini behar zaio, «emakumeen aurkako indarkeriak bakartzen jarraitzen baitu. Denok egin dezakegu zerbait». Ondoko telefonoak balia daitezke: 016 informazioa eskatzeko eta 112 larrialdi kasuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun