Egoera berezian bada ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa abian da

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 18:00

Beti Gazte elkartearen buzoian utzi behar dira erantzunak maiatzaren 25a baino lehen.

30 galdera egin dizkie Beti Gaztek herriko umeei eta maiatzaren 25a baino lehen bidali behar dituzte erantzunak

Neska-mutikoek herria hobe ezagutzeko helburuarekin aurten ere Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketa proposatu du Beti Gaztek, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei herriari buruzko 30 galdera bidali dizkiete e-mailez beraien ikastetxeetatik eta erantzun-orria maiatzaren 25a baino lehen utzi beharko dituzte Beti Gazte elkarteko buzoian edo zabalegi.50@hotmail.com helbide elektronikora bidali.

Ikasleak hiru mailatan banatuko dira. A mailan, 1. eta 2. kurtsoko ikasleak sartu dira; B mailan, 3., 4. eta 5. mailako ikasleak eta C mailan, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta DBHko 1. eta 2. kurtsokoak.

Sariei dagokienez, A mailan, lehenbiziko saria 30 eurokoa izanen da, bigarrena 25 eurokoa, hirugarrena 20 eurokoa eta laugarrena 15 eurokoa. B mailan, lehen saria 40 eurokoa, bigarrena 35 eurokoa, hirugarrena 30 eurokoa eta laugarrena 25 eurokoa. C mailan, lehen saria 50 eurokoa da, bigarrena 40 eurokoa, hirugarrena 35 eurokoa eta laugarrena 30 eurokoa.

Sarietan ez da dirurik emanen, material didaktikoa erosteko txartelak baizik. Berdinketa gertatuz gero, zozketa publikoa eginen da. Maila guzietako hoberenari sari berezia ere emanen zaio. Gainera, 12 galdera baino gehiago erantzuten duten guzieri saritxoak emanen zaizkie. Hori bai, ezin zehaztu oraindik noiz banatuko dituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun