Santiago Bidea egiten ari zen eta aterperik gabe zegoen erromes bat lagundu dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 20a, 11:58
Iruñeko ostatu batean lotarako lekua bilatu zioten eta biharamunean Avilara joateko bitartekoak jarri zizkioten.

Santiago Bidea egiten ari zen erromes turkiar bat lagundu dute guardia zibilek. Zenbait egun zeramatzan aterperik gabe eta ia baliabiderik gabe zegoen.

Maiatzaren 14an, joan den ortzegunean, orientazioa galdua zuen 31 urteko erromes bat harrapatu zuten Guardia Zibilek Etxalarren. Emakumezkoak osasun krisiak Santiago Bidea egiten harrapatu zuela adieraztearekin batera, ia baliabiderik gabe zegoela kontatu zien. Argitu dutenez, ordurako zenbait egun zeramatzan aterperik gabe, lo zakuan lo egiten.

Iruñeko udaltzainen eta Gizarte Zerbitzuen lagintzaz Iruñeko ostatu batean lotarako lekua bilatu zioten eta biharamunean Avilara joateko bitartekoak jarri zizkioten, konfinamendua bertan dituen familiako kideekin pasa dezan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun