Lesakako Magala Haur Eskolako aurrematrikulak maiatzaren 25etik ekainaren 5era egin beharko dira

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 19a, 19:00
Heldu den ikasturterako izena emateko aukera zabalduko zaie haur ttikienei.

2020-2021 ikasturterako matrikula, berriz, uztailaren 17tik 24ra egiteko aukera izanen dute onartuek

Covid-19k sortutako alarma-egoera dela eta, hauek dira Lesakako Magala udal haur eskolan 2020-2021 ikasturterako haurrak onartzeko prozesurako data berriak ezarri ditu Lesakako Udalak. Aurrematrikulak maiatzaren 25etik ekainaren 5era egin daitezke.

Ondotik, onartuen behin-behineko zerrenda uztailaren 1ean argitaratuko dute, erreklamazioak egiteko aukera uztailaren 1etik 6ra izanen da eta onartuen behin-betiko zerrenda uztailaren 17an agertuko da. Matrikula egiteko epea uztailaren 17tik 24ra irekiko da.

Eskaera orriak eta informazio gehiago Lesakako udalaren webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun