Mikel San Sebastian lesakarra bi eguneko baraualdian

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 18a, 10:30

Salbuespen egoerarekin bukatzeko eskatuz, atzotik baraualdian dago preso lesakarra eta gaur ere baraua eginen du. Murtziako espetxean dago Mikel San Sebastian eta azken orduetan gose greba mugagabeari ekin diola zabaldu bada ere, Lesakako Sortuk jakinarazi duenez, ez da horrela. 48 orduko baraualdia eginen du Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko.

San Sebastianen espetxean dago Patxi Ruiz euskal presoa eta gose eta egarri greban dago maiatzaren 11z geroztik. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, Murtzia IIko espetxean dauden hainbat preso elkarretaratzeak egiten hasi ziren koronabirusa tarteko sortu den egoeran hainbat eskubide aldarrikatzeko eta horren ondotik, AEMren arabera, zuzendaritzak hainbat mehatxu egin zizkion Ruizi. Hain zuzen,  mehatxu horiek salatzeko abiatua du gose eta egarri greba eta hainbat euskal presok adierazi nahi izan diote elkartasuna, tartean, lesakarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun