Ortziralero bezala, 18:00etan eskainiko dute saioa Kultur Pilulak kanalean eta ordu horretan lotura zuzena izanen duzue ERRAN.EUS webgunean ere.
Berako Udalak antolatutako Kultur Pilulak egitasmoak bigarren hitzordua izanen du gaur. Petti musikariak Julen Zelaieta, Ekhiñe Zapiain eta Patxi Castillori pasatu die lekukoa eta errima eta neurriak lotuz entzuleen belarriak goxatuko dituzte hiru bertsolariek. Ainhoa Larretxeak proposatutako gaiei ahalik eta hobekien erantzuteko burmuinak urtuko dituzte.
Ortziralero bezala, 18:00etan eskainiko dute saioa Kultur Pilulak kanalean eta ordu horretan lotura zuzena izanen duzue ERRAN.EUS webgunean ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.