Berako udalak arrakala digitala murrizteko laguntza eskaini die herriko hainbat familiari

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 11a, 14:00
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aitzinerako seme-alabak dituzten familia guztiek Interneterako sarbidea izatea bere gain hartu du Berako Udalak.

Konfinamendu denboran hezkuntza eskuratzeko desberdintasunak saihestea izan da helburua. Premisa horrekin, Berako Udala ikasle beratarren artean arrakala digitala murrizteko lanean ari da.

Ikastetxe bakoitzak beharra zuten ikasle guztiei ordenagailuak utzi ondotik, Berako Udalak bere gain hartu du Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aitzinerako seme-alabak dituzten familia guztiek Interneterako sarbidea izatea, ikaskideei jarraitu ahal izateko, eta egoera hau ez dadila beraien ikaskuntza prozesurako oztopo izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun