Izan ere, Joxe Luis Altzugarai entrenatzaileak aipatu digunez, «heldu den denboraldiari begira, bizpahiru jokalarik Iruñeko talde batekin fitxatuko dute, selektibitatea prestatu beharko dute bertze zenbaitek, kategoria ere gogorragoa da, bidaia luzeagoekin… Eskakizun horiek onartzeko prest ote dauden ikusi eta gaur erabakiko dute neskek igoera onartu ala ez».