Kultur programazioa bertan behera gelditu denez, horri irtenbidea bilatzeko Kultur Pilulak izeneko egitasmoa abiatu du Berako Udalak. Ttipi-Ttapak proiektu horrekin bat egin du eta ERRAN.EUSen Youtubeko kanal horretara bideratzen duen atal propioa sortzeaz gain, ortziralero, Berako sortzaileen eskutik, Kultur Pilulak ikusteko gonbidapena eginen die ERRAN.EUS atariko erabiltzaile guztiei.
Gaur izanen da lehendabiziko emanalditxoa eta Pettiren musika doinuaz gozatzeko aukera izanen duzue hemen klik eginda. Kultur Pilulekin, kultura denen eskura!