Zahar Etxe ondoko baratzeetan eltxoen fokuak ez sortzeko bandoa argitaratu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 8a, 15:00
Eltxoen fokuak sortu dira Zahar Etxearen gibeleko aldean dauden baratzeetan.

Ur geldirik ez izateko, bidoiak estaltzea eta lurrean plastikorik ez uztea eskatu zaie erabiltzaileei

Lesakako udalak egiaztatu du eltxoen fokuak daudela Andra Mari egoitzatik gertu dauden baratzeetan, Landazelaietan. Dirudienez, foku horien jatorria ur geldiak izan daitezke, adibidez, baratzetako ur-bidoiak.

Egoera hori konpontzeko, bando bidez, baratze horien erabiltzaileei eskatu zaie bidoiak estaltzeko, tapa edo sareta bat jarrita, eta lurrean plastikorik ez uzteko, ur-putzurik sor ez dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun